Desazkunde eta Bizitze Ona IV.Topaketak/IV Encuentros Decrecimiento y Buen vivir

 

Antolatzalea/Organiza:

Ekologistak Martxan, Desazkundea, Economistas sin Fronteras, Bizilur, Coordinadora de ONGD de Euskadi, ESK, Ingenierías sin Fronteras País Vasco, REAS Euskadi, Plataforma de Solidaridad con Chiapas y Mugarik Gabe

Kontaktua/ Contacto

desazkundea.bizitzeona@gmail.com

—————————————————————————

Berriak!!

¡Novedades!!

Hemos subido las conclusiones de los talleres realizados en los IV Encuentros de Decrecimiento y Buen Vivir, así como algunas fotografías. Pincha aquí

También podéis leer el siguiente artículo sobre los encuentros: “4 propuestas para situar el cuidado de las personas, la vida y el planeta en el centro del sistema y caminar hacia una sociedad más justa y sostenibleAhotsa 71

——————————————————————————–

 

Aurten, laugarren urtez jarraian, desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira, bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan ditzagun, hala nola diren desazkundeko eta bizitze onaren proposamenak, ikuspegi feministetatik.Horretarako, duela lau urte aurreneko jardunaldietan hasitako bideari ekingo diogu berriz. orduan, desazkundeaen eta bizitze onaren esangura ulertzen hasi ginen, eta ondoren modu jasangarri eta bidezkoan bizitzen lagundu diezaguketen alternatiben berri izan genuen.Halaber, hirugarren topaketetan lanaren esanahiaz hausnartu genuen, eta lanaren eta enpleguaren artean dagoen aldean sakondu genuen, sistemak ikusezin bihurtzen eta baztertzen duen lan hori guztiaz birbalorizatzeko eta ikusarazteko, hau da, lan ordaindua ez den lan guzti-guztia (edo oso gaizki ordaindua den hori). Esaterako, gehienbat emakumeek egiten duten zaintza-lana; lan hori gabe sistema eutsiezina izango zen.

Oraingo honetan, gure helburua da beste urrats bat egitea eta, arreta Euskal Herrian ipinita, eta beste modelo posible batzuetarako trantsizioaz gogoeta egitea, lau sektore estrategiko desazkunde-ikuspegi batetik eraldatuz: energia, garraioa, elikadura-sistema eta zaintza. Hala, aurrera egiteko eredu iraunkor, bidezko eta ekitatibo baten eraikuntza kolektiboan.

Gaur egungo krisi multidimentsionaleko testuinguruan, krisi ekonomiko eta ekologikoari eta horrek dakartzan erronkei erreparatuz, horiei aurre egiteko beharrezkoak dira elkarrizketan eta lankidetzan oinarritutako esparruak. Funtsezkoa da hain estuki lotuta dauden bi krisi horiei aurre egiteko proposamenak bilatzea, enplegua eta ekologia uztartuz betiere.

Helburu horrekin, laugarren topaketa hauetan hainbat gai jorratuko ditugu sindikalismo eta ekologiari buruz, gure inguruan enplegu berdea sortzeko dauden aukerei buruz, EHn dagoeneko abian dauden alternatiba zehatzei buruz, ekoizpen-eredu iraunkor berriei buruz, lanaren banaketaz (ordaindua zein ez ordaindua)…era berean, gogoeta egingo dugu desagertu beharko liratekeen lanez eta ugaldu beharko liratekeen beste batzuez; aldarrikapen eta erresistentziez eta abar.

Topaketen egitarau osoa blog honetan duzu eskuragarri, bai eta hizlariei buruzko informazioa, artikuluak, aurreko urteetako topaketa, bideoak eta abar.

Topaketa doakoa da eta guztiontzako irekia, baina beharrezkoa da izena ematea. Hala, hobeto antolatuko ditugu lan-taldeak eta tailerrak eta zapatuan egin beharreko bazkaria.

Edozein zalantza izanez gero, idatziguzudesazkundea.bizitzeona@gmail.comhelbidera.

Izena emateko sakatu hemen

Zuen zain izango gaituzue maiatzaren 31n Solokoetxeko Karmelo Ikastolan!

—————————————————

Este año, por cuarto año consecutivo, volvemos a celebrar los encuentros sobre Decrecimiento y Buen vivir. Estas jornadas están concebidas como un espacio de encuentro y reflexión para que nos ayuden en la construcción de sistemas que pongan la vida en el centro, como son las propuestas decrecentistas y del Buen vivir, desde las miradas feministas. Para ello, continuaremos con el camino emprendido hace cuatro años con las primeras jornadas en las que empezamos por comprender lo que significaba el decrecimiento, el Buen vivir, luego pasamos a conocer diferentes alternativas que nos pueden ayudar a vivir de una forma sostenible y justa. Asimismo, en los terceros encuentros reflexionamos sobre el significado del trabajo y profundizamos en la diferencia entre trabajo y empleo, para revalorar y visibilizar todo el trabajo  que el sistema invisibiliza y margina, que es todo aquel que no es remunerado (o muy mal remunerado) como por ejemplo, el trabajo de cuidados, realizado mayoritariamente por mujeres, sin el cual el sistema no se sostendría.

Esta vez, nos marcamos como objetivo dar un paso más y, poniendo el foco en Euskal Herria, reflexionar sobre la transición hacia otros modelos posibles a través de la transformación de cuatro sectores estratégicos desde una perspectiva decrecentista; Energía, Transporte, Sistema Alimentario y Cuidados, para avanzar así en la construcción colectiva de un modelo sostenible, justo y equitativo.

En el contexto actual de crisis  multidimensional, atendiendo a las crisis económica y ecológica y los retos urgentes que suponen, para afrontarlos son necesarios espacios de encuentro basados en el diálogo y la colaboración. Son fundamentales las búsquedas de propuestas que permitan afrontar ambas crisis estrechamente relacionadas, en las que empleo y ecología confluyan.

Con este objetivo en estos cuartos encuentros abordaremos diferentes cuestiones sobre  sindicalismo y ecología,  posibilidades del empleo verde en nuestro entorno, alternativas concretas colectivas ya en marcha en EH, nuevos modelos productivos sostenibles, reparto del trabajo (remunerado y no remunerado), reflexionaremos sobre trabajos que deberían desaparecer y otros que deberían aumentar, reivindicaciones y resistencias, etc.

Tenéis el programa completo de los encuentros, así como información de ponentes, artículos, encuentros de años anteriores, videos, etc., todo disponible en este blog.

El encuentro es gratuito y abierto a todas las personas, pero si es necesario que os inscribáis, esto nos ayudará a realizar mejores cálculos para los trabajos en grupo, talleres y la cantidad de comida a cocinar el sábado.

Habrá servicio de guardería, avísamos previamente para organizarlo. Para esto  o cualquier otra duda escríbenos a desazkundea.bizitzeona@gmail.com

Para inscribirte pincha aquí

¡Os esperamos el día 31 de mayo en Karmelo Ikastola, Solokoetxe!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario